7kale bnb

Andra Mari Kalea, 13

Alde Zaharra Bilbo (Bizkaia)

7kale Ostatua, zure “bed and breakfast” Bilbon

Aspalditik, sentsazio berezi bat daukat: leku batera heltzen zarenean, logela berezi bat bat desiratzen duzu… Bazter hori kanpamendu nagusia izan behar da, herrien arima, kultura eta biztanleak ezagutzeko bidean.

Emozioz eta esperientziaz betetako eguna izan ondoren, aparteko lekua behar duzu, etxean bezala sentitzeko, babestuta sentitzeko.

Sentsatzio horri jarraituz, bidaiariari amestutako lekua eskaintzeko desioa sentitu nuen; toki hori oroimenean gordeko dugu, bidaietako gogorapen ahaztezinen ondoan, eta osagarri eder bat izango balitz bezala.

Patricia, zure anfitrioia.
Patricia 7Kalebnb

12 Logelak

  • 2 Banakako Gela
  • 3 Gela Bikoitz
  • 5 Gela Bikoitz (Kalitate Gorenekoak Balkoiarekin)
  • 2 Gela Hirukoitz

Logela guztiek komuna pribatua dute. Beste erabilgarritasun batzuen inguruan galdetu nahi baduzu, deitu telefono honetara 94 640 20 11

Habitación 7kalebnb Bilbao
Habitación 7kalebnb Bilbao
Habitación 7kalebnb Bilbao
Habitación 7kalebnb Bilbao

Zerbitzuak

24 Orduko sarbidea

24 Orduko sarbidea

Sarbide elektronikoari esker, 7Kale ostatuan etxean bezala egongo zara.
Telebista

Telebista

Logela bakoitzean, telebista daukagu (urrutiko kontrolarekin). Doan erabiltzeko eskubidea izango duzu.
Edredoi nordikoa 7kale bnb

Edredoi nordikoa

Oslarien deskantsua bermatzeko, logela guztiek edredoi nordikoa daukate.
Kafe, te eta ura 24h 7kale bnb

Kafe, te eta ura

Gure harrera-gelan, kafe, te eta ura osatalarien zerbitzura jartzen dugu, eguneko 24 orduetan.
Sehaska 7kale bnb

Sehaska

Eskatuz gero, sehaska doan emango dizugu, 0 eta 2 urte bitarteko umeentzat.
Amenitiak 7kale bnb

Amenitiak

Logelan izango dituzu norbere garbiketarako produktuak: xanpua, gorputzarako lozioa, hortz-garbikeratako produktuak, bizarra mozteko produktuak, dutxarako txanoa, makillajea kentzeko oihalak, orrazia eta eskuko xaboia.
Kontsigna 7kale bnb

Kontsigna

Ekipajea zaintzen dugu, eguna eroso aprobetxatu ahal izateko.
Wifi 7kale bnb

Wi-Fi

Gure ostatuan egon bitartean, wi-fi sarea doan erabiltzeko aukera izango duzu.
Berogailua 7kale bnb

Berogailua

Egonaldi atsegina bermatzeko, logela guztiek berogailua dute.
Ile-lehorgailua eta ile-xafla 7kale bnb

Ile-lehorgailua eta ile-xafla

Eskatuz gero, Ile-lehorgailua eta ile-xafla dauzkagu.
Xafla 7kale bnb

Xafla

Eskatuz gero, lisatzeko ohola eta xafla dauzkagu.
Maskotak en 7kale bnb

Maskotak

Animaliak maite ditugun arren, ezin ditugu onartu, ostatua ez baitago prestatuta merezi duten moduan. Sentitzen dugu.
Amenities 7kalebnb Bilbao
Edredón nórdico 7kale bnb
Café y té 7kale bnb
Wifi 7kale bnb

Gosaria: goizeko 8etatik 11k arte

Gure lobbian egindako gosari kontinental goxo bat eskaintzen dizugu (buffet), prezioan sartuta.
  • Nespresso kafea
  • Tea (teina edo teina barik)
  • Laranja-zuku naturala
  • Esne osoa, gaingabetua, soja-esnea eta laktosarik gabe
  • Cola-Cao
  • Ogi-opil egin berriak
  • Croissant txikiak eta txokolatezko napolitanak
  • Ogi txigortua
  • Zerealak (betikoak edo integralak)
  • Jogurt naturala
  • Gazta, urdaiazpiko egosia eta indioliar-urdaiazpikoa
  • Sasoiko fruta
  • Olioa, tomate, baratzuria eta oreganoa
  • Gurina
  • Marmeladak
  • Eztia
Aldez aurretik eskatuz gero, piknikak prestatuko dizkizugu hiriaren bisitan eramateko.
Desayunos 7kale bed&breakfast

Tarifak

Prezio guztietan zergak sartuta daude. Eskurako ordainketa edo kreditu-txartelarekin (VISA MAESTRO MASTERCARD)
Gela bakar

Tasa estandarra
(prezioa gau bakoitzeko)

60€-etatik
Gela bikoitza

Tasa estandarra
(prezioa gau bakoitzeko)

70€-etatik
Gela hirukoitza

Tasa estandarra
(prezioa gau bakoitzeko)

85€-etatik
Gosaria

Continental Buffet
gosaria

Sartuta.
Deitu telefono honetara 94 640 20 11 edo harremanetan ipini 7kale@7kalebnb.com posta elektronikoaren bidez , erabilgarritasunaren inguruan galdetzeko, prezioa hobetzeko, enpresa edo taldeentzako erreserbak egiteko edo beste ostatu batzuen erabilgarritasunaren inguruan informazioa eskuratzeko.

Kokapena

7Kale Bed and Breakfast hiriaren alde zaharrean dago; Bilboko zonalde horretan, aisialdia zein merkataritza elkartzen dira.

Jatetxerik onenen eta pintxoak jateko ohiko tabernen ondoan gaude.

Bilboko interes turistikoko lekurik garrantzitsuenak ostatutik gertu daude: Guggenheim Museoa (tranbiako hiru geldialdira), Arriaga Antzokia (250 metrotara), Santiagoko Katedrala eta Euskalduna Jauregia. Metroko geltokirik hurbilena 7Kale Bed and Breakfast ostatutik 300 metrotara dago, eta tren geltokia (La Concordia) 10 minutura, oinez joanda.

Zelan heldu

Kotxez
Bilboko Udalerako norabidea hartu, eta autoa “Areatzako” aparkalekuan utz dezakezu (7Kale Bed & Breakfasteko bezeroen Tarifa Bereziak kontsultatu).
Trenez
Abando Geltokitik (RENFE Ibilbide luzeko getolkia) 10 minutuko paseo duzu, Arriaga Antzokitik pasatu eta Alde Zaharrera sartu Bidebarrieta kaletik, Andra Mari kalera heldu arte.
Hegazkinez

Nazioarteko Aireportua. Bilborako autobusa hartu (3247 zenbakiduna), Moyua Plazako bigarren geltokian jaitsi. Metroa Plaza Moyuan hartu, Alde Zaharrean jaitsi eta “Unamuno Plazatik” atera.

Aireportutiko taxian 25€ gutxi gorabehera.

Autobusez

Termibuseko geltokitik 2 aukera dituzu:

  1. Metroz etorri, Etxebarrirako norabidea, geltokia Alde Zaharra, irteera “Unamuno Plaza”.
  2. Tranbiaz etorri, Atxurirako norabidea, geltokia “Arriaga Antzokia”.

Erreserbak

Zure erreserba egiten baduzu gure web-orrian, telefonoz edo e-mail bidez, 7Kale bnb-aren esklusiboa den bizkar-zorroa opari egiten dizugu.

  • On-line prezio onena bermatuta.
  • 24 aurrerapen ordurekin doako indargabetzea.